Copyright © 6. MAILAKO IZARTXOAK
Design by Dzignine
2016/11/12

AKROSPORT

AKROSPORT

Aurten gorputz hezkuntzako saioetan Akrosport edo koreografia akrobatiko izenez ezagutzen den modalitatea lantzen hasi gara. Gure inguruan ezezaguna den arren Europa mailan oso zabaldua dagoen kirola da hau, eta merezi du ezagutzea.

Kopuru ezberdinetako taldetan lantzen dugu eta kide bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo ezberdinak elkartzeko lotura elementuak erabiltzen dira: saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da.  Beraz, akrobaziak, orekak eta hainbat erritmo lantzen dira, baina bereziki talde lana azpimarratu nahi dugu.


Ezinbestekoa eta derrigorrezkoa da, beroketa eta postura egokiak aurrez lantzea. Horrez gain, akrobaziak edozein modutan egitea arriskutsua gerta daiteke. Hori dela eta ezinbestekoa da ziurtasun neurri batzuk hartzea.